Gov't Mule

1994. urte hasieran The Allman Brothers Band-en aparteko proiektu gisa sortu zen blues rock jam taldea da Gov't Mule (Government Mule). Beste "jam talde" asko bezala, oso ezaguna da musikaren zirkuituan une oro ari delako birak eskaintzen.

1997an, Allman Brothers taldeak diskorik grabatzen ez zuela ikusirik, Warren Haynes (ahotsa eta gitarra) eta Allen Woody (baxua) dena alde batera utzi eta Matt Abts bateria jotzailearekin batean Gov't Mule taldean buru-belarri hasi ziren lanean."

2000. urtean Allen Woody zenduta, taldeak bere biretan baxu jotzaile ugari izan zituen gonbidatu, eta estudioan grabatutako bigarren diskoa kaleratu zuen baxu jotzaile ugari lagun: Deep End. Horra lehenengo bolumena; gerora bigarren bertsioa kaleratuko zuen izenburu berarekin.

Geroago elkartu ziren Danny Louis tekla jotzailea eta Andy Hess baxu jotzailea (Jorgen Carlssonek hartuko zuen gero haren lekua). Lauek bat eginda jarraitzen dute birak eskaintzen eta diskoak grabatzen.