Programa bikaina azken txanparako

2017-07-16

Kaleko bluesa eta edizio honetako izen handiak elkarrekin izango ditugu aurtengo edizioari amaiera emango dion jardunaldian, herri bazkaria eta emakume ahots gazte baten, Annika Chambers-en, estreinaldia ahantzi gabe.

Gaztetasuna eta eskarmentua “bluesez beteriko” jardunaldi baterako

2017-07-15

Bluesaldia bide erdira iritsi da ekitaldiz beteriko larunbat batean. Hitzaldia, herri barbakoa musikarekin alaitua eta lau kontzertu, horiexek izango ditugu bluesez beteriko jardunaldi honetan, Charlie Baty gitarra jotzaileari emango zaion saria barne.

Gitarra zirraragarriak bigarren jardunaldian

2017-07-14

Interprete handiez josita datorkigu jaialdiko bigarren jardunaldia: JW Jones kanadar aparta, Igor Prado brasildar ikusgarria eta bere taldea, Louissianako bluesaren ordezkari Kenny Neal eta bertako talde bat, Star Blues gipuzkoarra.

Abian da Bluesaldia!

2017-07-13

Indar osoz abiatu da Bluesaldiaren hamabigarren edizioa: hogeita lau kontzertu, lehen mailako hamasei banda eta artista eta sarrerak dohainik. Gaurtik hasi eta igandera arte, blues onenaren maratoia Hondarribian. Zatozte!

Hasteko, abesten eta dantzan!

2017-07-13

Gaur goizean hasi da bluesaldia kontzertu pedagogikoarekin. Neskato eta mutiko ugari bildu dira Itsas Etxean, Belceblues taldearekin batera dantza egin eta abestu dute taldeko kide baten, Oihan Vegaren, gidaritzapean. Aupa fan txiki horiek!

Bestelako begirada bat bertako artisten bidez

2017-07-12

Eskualdeko hamar artista bildu dira guztira Hondarribiko Bluesaldiaren inguruan, ikuskizunari bestelako ikuspegi batetik begiratzeko. Jaialdiaren egunetan beren arkatzekin eta errotulagailuekin joango dira, lehiaketa beren eran dokumentatzeko.

Milaka jarraitzaile hartzeko prest

2017-07-10

Aurtengo edizioan ere Hondarribira jende asko etortzea espero da. Aurreko urteetan 90.000 lagunetik gora izan ziren, zaleen uholde handia, eta eragin ekonomiko garrantzitsua izan zuen halaber.

Ekialdebusek gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du

2017-07-07

Beste edizioetan bezala, E77 (Irun, Errenteria, Pasaia, Donostia), E78 (Irun) eta E21 (Donostia autopistaz) lineak ibiliko dira. Informazio gehiago helbide hauetan: www.ekialdebus.eus eta twitter @ekialdebus