Goiko Auto-Mercedes Benz, Jaialdiko ibilgailu ofiziala

2017-07-03

Mercedes Benz etxea, Gipuzkoan duen kontzesionario Goiko Autoren eskutik, berriz ere izango da Jaialdiko ibilgailu ofiziala. Hamaika urte Bluesaldiko izarrei eta taldeei zerbitzua ematen.

2017ko egitarauaren aurkezpen ofiziala

2017-06-27

Gaur Donostian izan da Hondarribiko hamabigarren Bluesaldiaren aurkezpen ofiziala. Aurtengo afixan bluesaren izar handiak eta kaleko egitarau oparoagoa eskaintzen dira, betiere kalitatea ipar hartuta.

Carlsberg eta Hondarribiko Bluesaldia, hamaika urteko konfiantza

2017-06-25

Mahou-San Miguel taldeak konfiantza osoa izaten jarraitzen du Hondarribiko Bluesaldiarekin Bidasoaldean Carlsberg marka sendotzeko. Eta dagoeneko hamaika urte dira Jaialdiari laguntza etengabe ematen diola

Berritu egin da TVErekin akordioa kontzertuak telebistaz emateko

2017-06-23

Beste urte batez, Jaialdia akordio batera iritsi da TVEren 2. Katearekin aurtengo edizioko bi kontzertu grabatzeko eta beste egun batean telebistaz eskaintzeko.

Klasiko bat omentzeko afixa

2017-06-22

Bigarren urtez jarraian, Hondarribiko Udalak antolatutako lehiaketa publiko baten bidez aukeratu da jaialdia iragartzeko afixa. Aurkeztutako 31 lanetatik “Blue Bluesman” izenburukoa izan da aukeratua, Iruñeko Javier Minak eta Javier Baldak diseinatua da.

Charlie Baty, Hondarribia Blues 2017 Saria

2017-06-22

Txapel brodatua Charlie Baty estatubatuarrarentzat izango da aurtengoan. Izarra dugu bluesaren munduan eta bere belaunaldiko blues gitarra jotzailerik onenetakoa da. 1976an “Little Charlie & The Nightcats” banda sortu zuen.

Balantze ezin hobe hamaikagarren edizioan

2016-07-18

Atzo Bluesaldiari amaiera eman zion azken jam sessionen oihartzuna oraindik entzuten ari denean badian, esan dezakegu ezin hobea izan dela Hondarribiko Bluesaldiaren hamaikagarren edizio hau.

Henry Gray-ek eraman zuen Jaialdiko saria

2016-07-18

Henry Gray musikariak David de Jorge zukaldariaren eskutik jaso zuen Bluesaldiaren 2016. edizioko irabazlea dela egiaztatzen duen txapela.